Etxera bueltatzeko egun batzuk besterik
geratzen diren honetan, Lisboan daramadan denbora segituan igaro zaidala
aitortu behar dut. Abuztuaren azkeneo egunean iritsi nintzen Portugaleko
hiriburura eta hiru hilabete hauetan leku ezberdinak eta pertsona berriak ezagutzeko
aukera izan dut. Hala ere, aipatu beharra daukat, hasiera pentsatu baino
zailagoa gauzatu zaidala.
Barañain utzi nuenetik pasatutako gertakariek,
gorputza ez ezeik, gainerako guztia han nuen: Herri Harresiaren inguruan
egindako ekimenak, Herrirako lagunen atxiloketa, Xaporen atxiloketa, eta nola
ez ba: Nabarreriako askegune mundiala. Ez dakizue zelako emozioa eman zidan,
Luis (nire herrikoa, oraindik ez dakienarentzat) herriko jendeaz babestuta
Iruñeko bihotzean agertzea. Eta nola ez ba, Luis babesten zeundeten guztiak
ikustean, bertako argazki, bideoak jasotzen nituenean sortzen zitzaidan inoiz
sentitutako sentsazioa. Ikaragarria izan zen, benetan.
Egia esan, lerro hauek irakurrita, onturatu
naiz pentsatzen nuena baino zailago egin zait Barañaindik, eta orohar Euskal
Herritik kanpo egotea.
Zailena egin zaidana, maite ditudanengandik
hurrun egotea izan da. Izan ere distantziak harremanak mantentzea zaildu egiten
ditu, egunerokotasuneko kontaktu hori izateko aukera ez dagoelako, harreman
prozesuak zailduz. Izan ere distantziak dena areagotzen du, tartean
sentimenduak; eta adibidez, han uskeri bat besterik ez dena,uskeri izateari
utzi egiten dio.
Hemen egoteak, harremanak pantailen aurrean
(odenagailua, mugikorra..) izaten jarraitzera behartu nau, eta apika, ezagutzen
nauzuen askok pentsatzen duzuenaren kontra, ez zait harremantzeko modu hau asko
gustatzen.
Berez, harremanetan (zuzeneko kontaktua
izateko aukera dagoenean) gaizki ulertu ugari badaude, imaginatu
distantziarengatik zenbateraino zailtzen den harreman bat, pantaila batetara
mugatzen baduzu. Argi dago komunikazio prozesua ( igorlea, hartzailea, mezua,
kodea, ekarreragintza..) kaltetuta suertatzen dela horrelakoetan.
Horrelakoetan, normalean baino esfortzu
gehiago eskatu egiten du, eta batzutan gogorik izan ez arren skype-aren aurrean
jartzen zara etxekoen, koadrilakoen, do bestelako lagunen berri izan ahal
izateko. Zailtasun hauekin bizitzen ikasi behar izan dugu, bai kanpoan
gaudenok, eta baita bertan geratu direnak ere: ordutegi desberdinak, gogoak,
espektatibak..
Haserrealdiren bat izan ez dudala errango banu
gezur handi bat erranen nuke.
Zailxeagoa egingo zaigun arren, esfortzu hori
egitea gomendatzen dizuet, eta maite duzuen pertsona hoerietako batekin
haserretuz gero (zihurrenik uskeri inozo batengatik izango dela), benetan
estimatzen eta maitatzen baduzu, saiatu konpontzen; ez du merez liskar tonto
batengatik edota distantziarengatik harreman garrantzitsuak galtzea.
Sentitzen dut norbaiten espektatibak bete ez
baditut, baina pertsonalki gertatu zaidan gauza bat da (uste dut enaizela
bakarra izanen), eta horren inguruko hausnarketa hau zuekin konpartitu nahi
izan dut.
Baina tira, izan ditudan gora-beheratxo hauek
alde batera utzita, hurrengo asteetan zehar nire hilabete hauetan bizitako
hianbat pasarte konpartitzeko ideia dut.
Beraz, prestatu zaitezte!
hspace="16" vspace="16" />















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina