Egun
horretan irten nintzen Euskal Herritik, euskaldunen presentzia handia
duen herrira, Uruguaira. Egia esan, aurreko egunetan ere, hemen
gehiago nuen burua hor baino: maleta, hegaldia, hizkuntza... Beldurra
ere sentitzen nuen, herrialde txiki hau handiegi geratuko ote
zitzaidan, zergatik ukatu!
Sentsazio
horiekin hartu nuen Euskal Herrikoen aldean “zaharra” zirudien
autobus hura aireportuan. Montevideora iritsi, eta Euskal Herrian
baino jende irekiagoak lagundu zigun hostalera iristen. Eta zer esan
lehenengo egunei buruz! Hiria lasaia iruditu zitzaidan, baina gauza batzuk harrigarriak egiten zitzaizkidan, esaterako, gurdia zeramaten
zaldiekin hondakinak biltzen dituen jendea ikustea. Hondakinak
biltzeko sistemari buruzko eztabaidan bizi den gipuzkoar batentzat
ulertezina zen! Eta horrela, beste milaka adibide...
Pixkanaka,
ohartu naiz Hego Amerikan nagoela, Uruguain, Montevideon, eta ez
Euskal Herrian. Beraz, Euskal Herriko betaurrekoak erantzi, eta
hemengo ikuspegitik osatu nahiko nuke nire eguneroko hau. Hemendik
eta zuentzat, zuek ere herrialde honetako borroken berri izan
dezazuen.
On egin!
hspace="16" vspace="16" />















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina