Naima naiz, Bilbotarra berez,
Italiarra adopzioz (urte betez bada ere). Geologiako 3.mailako ikaslea naiz
EHUn eta nire betiko ametsa izan da kanpoan ikasi ahal izatea, mundua
ezagutzea. Asi que, iaz kurtso hasieratik hasi natzaion nire koordinatzaileari
plastadia emoten eta azkenean lortu dut. Hemen nago. Urbinon. Sono Erasmus!
Hilabete daramat Italian (irailaren 13an heldu nintzen) eta urte osua egongo naiz.
Urbino Italiako Marche probintziako mendi punta baten dagoen herritxoa da.
Italiako herri gehienak bezala ederra da eta aldapaz beteta dago (egitan, ez da
esageraziñoa, Elantxobe baino okerragoa da...).
Erasmusa nun egin aukeratu nuenean, nire premiarik
handiena hiritik irtetzea zen (Bilbokoa naiz..). Aukera biableak ziren Cardiff (Galesen) eta Pavia, Milano eta
Urbino (Italian). Inglesa hobetzeko asmotan, Cardiffera joan nahi nuen, baina
inskripziñoa egiteko orduan desagertu zen inork ezebe esan barik (gora EHU!). Eta zergatik oso ondo jakin barik, Urbino
aukeratu nuen. Hasiera baten pentsatu
nuen mendi puntan egongo nintzela “de retiro espiritual” edo. Niente. Guztiz kontrakoa da. Hemengo unibertsitateak bostehun urte inguru
ditu eta ikaslez beteta dago. Giroa ezinohobea. Benetan, eta badaezpadan berriro
esango dut , hobetu ezina.
Lehenengo egunak arraroak izan ziren papeleoa, leku berria, ohitura berriak, jende
berria... Baina segituan
ohitzen zara, ze erremedio! Errez erreza izan zen bertan ginala asimilatzea. Erasmus pilo bat daude Españatik eta Kataluñatik etorriak eta italiarrek
egiten dute berba edozeinekin. Euskaldunak lau gara: nafartar bat, bi gipuzkoar
eta ni. Alemanak pilo bat dira, Irlandesak eta Frantsesak ere asko dira. Poliglota bueltatuko gara Euskal Herrira!
Eta gaurkoz, bukatu
dut txapada introduktorio hau.
“Volare
oooh! Cantare ooooh! Nel blu dipinto di blu, FELICE DI STARE LASSU!!”
hspace="16" vspace="16" />















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina